Estitxu Garai: "Eskandalu hutsa da LABIko kide batek arauak haustea"
Analisia
Eremu gorrian dauden udalerrietan taberna eta jatetxeak irekitzeko debekua bertan behera utzi du EAEko Auzitegi nagusiak, eta horri begira ekin dio gaurko analisiaren tarteari Estitxu Garaik. Ostalarien egoera jarri du mahai gainean, eta birusarekin batera bizitzeko estrategia ez dela jasangarria adierazi digu. Horrez gain, Ibon Etxeberria LABIko kide ohiaren kasuari buruz ere jardun dugu. Eremu gorrian dagoen udalerri batetik eremu gorrian dagoen beste batera joan da goi kargu ohia golfean jokatzera.