Skip to main content

Ane Urkiri, kirol kazetaria: “Zuazo taldearen egoera oso zaila da”

Gure begiz

Asteburuko kirol albisteak aztertu ditugu Ane Urkiri kirol kazetariarekin. Hasteko, Zuazo eta Bera Beraren arteko partida izan du hizpide. Bera Berak irabazi zuen partida, eta nabarmendu du Zuazo taldearen egoera “zaila” dela: “Talde horren egoera ekonomikoak baldintzatu du denboraldia, jokalariak ere erreta daude, eta disfrutatzen saiatuko dira jaitsiera fasean”. Hain zuzen, gaur zozkatuko dute jaitsiera fase horretako egutegia.
Alaves eta Athleticen arteko partida ere izan du hizpide, eta Urkirik nabarmendu du oso egoera delikatuan iritsi zirela Alaves zein Athletic. Zuri gorriek lortu zuten garaipena, eta Urkirik nabarmendu du “oxigenoa” hartu dutela Iraia Iturregiren jokalariek, jaitsiera zazpi puntura dutelako orain. Kontrara, Alaveseko jokalariek bost puntura dute salbazioa, bost jardunaldien faltan: “Salbazioa lortzeko gauzak oso ongi egin beharko dituzte, eta arerioek oso gaizki”.