Skip to main content

Boliviako Amazonian urre meatzaritzara desbideratu dute gasolindegi baterako diesela

Gure begiz

2024, abe. 05 - 12:12

Vero Satrustegi nazioarteko berriemailea izan da gurean. Boliviako Amazoniako Guanay zonaldean gasolina-zerbitzugune baterako bideratuta zegoen diesela urre meatzaritzara desbideratzen dela aditzera eman du Mongabay komunikabideak. Herritarrek lehen aldiz maiatzean jakin zuten. Urrearen eskariak gora egin duenez, desbideratutako diesel kantitateak ere gora egin du. Egoeraren berri eman digu Satrustegik.

Horrez gain, legezko eta legez kanpoko meatzaritza Amazoniako herrialde guztietan gertatzen da. Perun, esaterako, meatzaritza formalizatzeko prozesua bultzatzen duen legeari sei hilabeteko luzapena eman diote. Erabaki honekin kritiko direnak badira, ordea: meatzarien % 2,4 soilik formalizatu dira 2012an legea atera zenetik, beraz helburu nagusia ez da bete; legez kanpoko meatzaritzari ere ez zaizkio ateak itxi.

Euskal komunitatea elkartzeko eta euskaraz bizitzeko.

Hamaika Telebista