Skip to main content

Irati Agirreazkuenaga, kultur aditua: “43 konpainiaren 90 emanaldi ikusteko aukera izango da"

Gure begiz

Datozen egunetako kultur agenda ezagutu dugu Irati Agirreazkuenaga kultur adituarekin. Leioako Umore Azokaren 23. edizioaz hitz egin digu lehenengo; bihar hasi eta igandera bitarte izango da, eta Agirreazkuenagak nabarmendu digu 43 konpainiaren 90 emanaldi ikusteko aukera izango dela bertan: “Erreferentziazko topaketa da arte eszenikoen eta kale ikuskizunen, eta publiko anitza erakartzen du”.
90 emanaldi antolatu dituzte, eta horietatik 16 lehen aldiz ikusteko aukera izango da Leioan. Askotariko ikuskizunak izango dira: dantza saioak, magia ikuskizunak, clown-ak, piroteknia… 43 konpainia horien erdiak Euskal Herrikoak izango dira, eta 10 euskal talderen lanak estreinatuko dira.
Poltsiko antzerki jaialdiaz ere mintzatu da Agirreazkuenaga. Bihar hasi eta maiatzaren 21era bitarte izango dira emanaldiak, eta ohikoak ez diren agertokietan ikusi ahal izango dira ikuskizunak: oholtza txikietan, publikoarengandik gertu dauden tabernetan…