Skip to main content

Martxelo Diaz, kazetaria: “Bazterketa baldin badago, eskuinari ateak irekitzen zaizkio”

Gure begiz

2023, eka. 12 - 14:06
Alderdi politikoak Nafarroako Parlamentua eta Iruñeko udal gobernua osatzeko egiten ari diren negoziazioak aztertu ditugu Martxelo Diazekin. Diazen esanetan, PSOEri “ez zaio interesatzen” EH Bildurekin akordioak irudikatzea, eta alderdi politiko hori “baztertzen” ari direla adierazi du: “PSNk betoa ezarri du, eta blokeo estrategiko horretan gotortu da. Edukia bost axola zaio; Madrilek ezarritako aginduei men egin die”.
Martxelok nabarmendu du PSNren hautuaren ondorioz Iruñeko Udala gobernatuko duela UPNk, eta baita Barañain, Eguesibar edota beste hainbat udal ere: “Bazterketa baldin badago eskuinari ateak irekitzen zaizko”.
Nafarroako Parlamentuari dagokionez, Diazek adierazi du PSNk akordioa nahi duela Geroa Bairekin eta Contigo-Zurekin alderdiekin akordioa nahi duela, eta horretara “mugatu” nahi duela. Kontrara, nabarmendu du abstentzioa behar duela bozketa horretan, eta horrek bultzatu dituela bilera horiek egitera nahiz eta PSNren asmoa EH Bildurekin “ahalik eta harreman gutxien izatea” izan. Era berean, gehitu du PSNk alderdi guztiekin hitz egiten duenaren “irudia” eman nahi duela.