Skip to main content

Eusko Legebiltzarra martxan hasi zenetik 45 urte beteko dira aurten

Minutu batean

2025, ots. 14 - 10:02
Urteurrena ospatzeko urte osoko egitaraua antolatu dute. Legebiltzarrak bere ateak zabaldu ditu gaur. Goizeko 10:00etatik arratsaldeko 19:00etara, herritarrak Eusko Legebiltzarraren egoitzara sartu ahal izango dira, Legebiltzarreko taldeen eta langileen eskutik erakunde horrek nola funtzionatzen duen jakiteko. Nestor Basterretxea ere omenduko dute, bermeotarrarena baita legebiltzarraren sinboloa den Izaro eskultura.
Ekitaldi instituzionala martxoan egingo dute Gernikan, eta udaberrian, legebiltzarkide izan diren emakumezkoak omenduko dituzte.
Hamaika Telebista