Ertzaintzaren jardunaren eta jaurtigaien inguruko eztabaida auzitan dago
Sakonean
Udane Arbeo Astigarraga
2025, aza. 26 - 09:11
Ertzaintzak "pilotakadak" eman zizkiela salatu duten pertsonen hainbat kasu dokumentatu dira azken urteotan, eta eztabaida politikoa piztu da Ertzaintzaren modelo polizialaren inguruan.
Argitara atera diren kasu nabarmenenak honako hauek dira: Rosa Zarra, Iñigo Cabacas, Xuhar Pazos, Amaya Zabarte, Iker Arana eta Aritz Ibarra.
Kasu horiek guztiek eztabaida eragin dute gizartean poliziaren jardunaren eta gomazko piloten inguruan. Ikusteko dago auzi horiek epaitegira iritsiko diren, herritar horiek indarkeria polizialaren biktima gisa aitortuko dituzten edota arduradunek erantzukizunak hartuko ote dituzten.