Irati Amantegi, Irungo alarde parekidea: “Herria zatituta dagoen bitartean, hau ez da bizikidetza"
Sakonean
Udane Arbeo Astigarraga
Alarde parekide jendetsua ospatu dute Irunen, 2.400 emakume eta gizonen parte-hartzearekin. Tradiziozko erritu eta egitura historikoak mantentzen baditu ere, emakumeek eta gizonek baldintza beretan parte hartzea du oinarri; horregatik, emakumeek soldadu, agintari zein kantinera gisa hartzen dute parte, bereizketarik gabe.
Izan ere, Irunen bi alarde egiten dira: tradizionala, non emakumeek kantinera gisa baino ezin duten parte hartu, eta parekidea, non emakumeek gainerako kideen baldintza beretan desfilatzen duten. Irungo Udalak harrera egin die bi alardeei, baina ez modu berean: alarde tradizionalari Irungo udal-bandera ofizialki eman dio; alarde parekideari, aldiz, ez. Horren ordez, EH Bilduk eta Elkarrekin Podemosek bandera bat eman diote Bidasoa konpainiari euren babesa adierazteko.

















