Oihana Lopetegi, LAB: "Greba orokorra onuragarria izango da langile guztientzat"
Sakonean
Gaizka Leitza Alduncin eta Leire Llano
2026, mar. 13 - 13:03
Aurtengo martxoaren 17a desberdina izango da. ‘Gutxieneko soldata hemen erabaki’ lelopean greba orokorra baitago deituta Hego Euskal Herrian. Data horren atarian, Oihana Lopetegi LAB sindikatuko bozeramailearekin hitz egin du Hamaikak, eta nabarmendu du greba egitea "onuragarria" izango dela langile guztientzat: "1.500 euroren azpitik zein hortik gorako soldatak dituztenei kalera ateratzeko deia egiten diegu, mobilizazioren bidez soilik lortuko dugulako eta posible delako".

















