Naia Arantzamendi, idazlea: "Lasaitasunak xehetasunei begiratzeko aukera eman dit"
Sakonean
Ane Urkola Agirrezabala
Naia Arantzamendi idazlea Baigorrin ari da bere proiektua osatzen Geuretik Sortuak egitasmoaren barnean. Idazlearentzat inspirazio iturria izan da Baigorri, bere inguruarengandik ezberdina delako: "Guztiak ematen dit atentzioa".
Laborantza eta belaunaldi aldaketa izango dira bere argitalpenaren oinarriak: "Nire inguruan ogibide batzuk ez dute belaunaldi aldaketarik; hemen eguneroko ogia da aldaketa hori automatikoki ematea eta oso lotuta dago bizimoduarekin", adierazi du Arantzamendik. Bere hitzetan, ogibidea hautu bat da bizimoduari dagokionez, eta Baigorrin beste bizimodu bat dagoela arnastu du idazleak. Lasaitasun horrek xehetasunei begiratzeko aukera eman dio idazleari, eta istorioa osatzeko hainbat elkarrizketa izan ditu herritarrekin: "Banekien Baigorri txikia zela, baina ez dut txiki sentitzen".