Skip to main content

Izarkom eskola | Sare sozialak eta euskal fedibertsoa

Izarkom eskola

Gaur egun hegemoniko diren sare sozial zentralizatu, komertzial eta pribatiboen aurrean alternatiba etiko eta praktiko bat bilakatu dira sare sozial libre eta deszentralizatuak Euskal Herrian ere.

Zihara Enbeita UEUko komunikazio taldeko kidearekin hitz egin dugu euskal fedibertsoaren egoeraz eta telekomunikazio burujabetza kontzeptua gizarteratzeko dauden arazoez. Enbeitak nabarmendu du elkarte eta erakundeetan gai honen inguruko "hausnarketa falta" dagoela, eta ohartarazi du "arriskutsua" dela informazio guztia sare sozial digital eta komertzial baten menpe uztea.

Saio guztiak nahieran hamaika.eus webgunean.

Euskal komunitatea elkartzeko eta euskaraz bizitzeko.

Hamaika Telebista