Izarkom eskola | Faxismoaren gorakada eta borroka digitala
Izarkom eskola
Ultraeskuina mugarik gabe zabaltzen ari den honetan, eraso sexista, arrazista edota xenofobo ugari aurki ditzakegu sare sozial digitaletan, eta Euskal Herria ez da salbuespena.
Hala ere, bada lubakiaren beste aldean dagoen borroka bat, anitza, zabala, koloretsua eta irudimez betea. Ezkerretik eta feminismotik egiten ari den lana hurbilagotik ezagutuko dugu Maider Galardi eta Maialen Arteaga aktibisten eskutik.
Saio guztiak nahieran.

















