'De rosas o de lirios', adiskidetasunari buruzko proposamen eszeniko berezia
Sakonean
Gaizka Leitza Alduncin
2026-11-06 13:58
Adiskidetasunaren argiak eta itzalak oholtza gainera eraman dituzte Oihane Larraza eta Marina Lopez Onrubiak. Bagira, Bagara konpainiaren lehen ekoizpena da 'De rosas o de lirios', dantza, zirkua eta antzerkia uztartzen dituen ikuskizuna. Maitasuna, gatazkak eta harremanen konplexutasuna ditu ardatz, umorea eta iluntasuna nahasten dituen proposamen berezi honek. Nafarroako Antzerki Eskolan estreinatu dute lana, eta gu eurekin izan gara.

















