Lorea Arakistain Aizpiri | Nortasun digitala eta zibersegurtasuna
Izarkom eskola
Nortasun digitala eta zibersegurtasuna izan dute hizpide Lorea Arakistain Aizpiri puntu.eus eko kidearekin. Arakistainek nabarmendu du hazi egin direla puntueus domeinuaren erabiltzaileak nahiz eta sektorean "geldialdia" gertatzen ari den: "11 urte pasa dira lehen webgunean puntu eus erabiltzen hasi zirenetik eta urtez urte kopurua hazi egin da". Hazkuntza ez ezik, erabiltzaileen jauzi kualitatiboa azpimarratu du .eus-eko kideak: "Lehen urte horietan .eus erabiltzen aitzindariak izan ziren komunikabideak eta instituzioak eta gaur egun .eus eus darabilten gehienak enpresa arruntak dira".
Arakistainen esanetan, beren helburua gizarte digital hobea sortzea da, euskara eta inklusioa ardatz izango dituena. Bide horretan, azaldu du domeinua tresna bat dela ingurune digitala euskalduntzeko: ".eus ez da domina bat edo sari bat. Sarbide bat da erabiltzaileek errazago euskaratu dezaten webgunea". Arakistainek nabarmendu du hori egiteko hainbat zerbitzu eskaintzen dituztela.
Eusko Jauraritzak diruz lagundutako saioa da honakoa.