Mirene Beriain Rodriguez | Pantailen eragina haur eta gazteengan
Izarkom eskola
Azkenaldian gero eta kezka handiagoa sortzen ari da pantailek haur eta nerabeengan duen inpaktua, eta horiei buruz hitz egiteko Mirene Beriain Rodriguez pediatra eta Altxa Burua elkarteko kidea izan da Izarkom Eskolako atal honetan.
Bere hitzetan, pantailek ez dituzte haur eta nerabeek erritmo eta behar natural horiek errespetatzen: "Ume txiki baten oinarrizko beharrak segurtasuna, maitasuna sentitzea, lasaitasuna eta isiltasuna dira. Pantailek eskaintzen dituzten estimuluak oso azkarrak dira eta algoritmo adiktiboen bidez atentzioa berreskuratu eta jakin-mina gutxitzen dute". Beraienek nabarmendu du, ordea, jakin-min hori oso garrantzitsua dela haurrentzat, eta "pantailekin harrapatuta gelditzen direnean egiteari uzten dioten gauza horiek oso garrantzitsuak direla beren garapenerako".
Beriainen iritziz, pantailen kontsumo arduratsua bultzatu behar dela diote hainbatek, baina hori "tranpa" dela dio. Izan ere, nabarmendu du haur eta nerabeen burmuina garatu gabe dagoela eta ez daukatela gaitasunik aplikazio horiek ondo kudeatzeko. Adierazi du egoera "larria" eta "urgentea" dela, eta beharrezkotzat jo du erabakiak hartzea: "Pantailen onurak ez dira frogatu eta mahai gainean daude arriskuak".
Ikusi saio guztiak nahieran hamaika.eus en.