Skip to main content

Lander Iruin: Zabaletaren lorpena ilargira heltzearen pareko izan zen

KZK analisia

1980ko maiatzaren 14an, ikurrina Everesteko tontorrean ipini zuen Martin Zabaleta hernaniarrak Pasang Temba xerpa nepaldarrarekin batera.

15.30 ziren. Gailurrean, 8.848 metrotara, hamabost bat minutu egon ziren. «Martin naiz, allitu gea (ailegatu gara), Gora Euskadi Askatuta, Gora Euskadi antinuklearra! Cambio».

Mezu hura Euskal Herriaren eta euskal mendizaletasunaren historian betiko gelditu dira.