Oier Guillan idazlea eta Nerea Arriola aktorea elkarrizketatu ditugu Bikografiak saioan. Euskara eta euskal kultura, etorkizuneko erronkak edota digitalizazioa izan dituzte hizpide Ekhi Atorrasagastiren galderak erantzunez.

Mireia Gabilondo eta Harkaitz Cano izan dira Bikografiak saioko protagonista. Muga kontzeptuari tiraka, aktore eta gidoigilearen eta idazlearen bizitzen errepasoa egin dugu, Bagera elkarteak antolatutako solasaldian.
Irati Egibarrek, Irene Zalduak eta Ekhiñe Aizkorbek euskararen hainbat errealitate jaso dute Periferiaren mugak dokumentalean, Euskal Herriko periferietako herrietako euskararen egoera ikertuz.