Fikziozko filma | Ombuaren itzala
Dokumentalak
Pello Mari Otaño poeta eta bertsolariaren bizitzaren azken 20 urteak jasotzen dira Patxi Bisquertek zuzendutako filmean.
Zerbitzu militarra egin nahi ez zuelako egin zuen ihes Argentinara lehenengoz, eta 33 urterekin gaixotu eta Gipuzkoara itzuli zen. Madalen Alberdi ezagutu, ezkondu eta Donostian finkatu ziren. Hainbat literatur lehiaketatan parte hartu eta bere gaitasun poetikoengatik nabarmendu zen. Bere familia eta izaera liberal errepublikano eta foruzalea ezin izan zuenez mantendu, Argentinara itzuli zen azken aldiz emaztearekin eta hiru seme-alabekin.

















