Dokumentala | Euskal eskultura bizirik
Dokumentalak
Euskal eskulturaren alde lan egiten dihardu Pagoarte euskal arte eta kulturaren erakundeak, eta iaz, Euskal eskultura bizirik egitasmoa antolatu zuen Oiartzunen. Hiru astez, Oiartzundik zein Euskal Herri osotik bertaratutako zenbait eskultoreren lanak jarri zituzten Arizmendieneako lorategian zein San Juan kaperan, eta eskultura egitasmoaren oinarria izan arren, beste zenbait ekitaldi ere gauzatu ziren: hala nola, erakusketak, bisita gidatuak edota behin-behineko eskulturak sortzeko saioak.
Jarduera horiek Sareak sortzeko ere balio izan zuten, eta batez ere, eskulturak kalera ateratzeko. Izan ere, Euskal Herrian eskulturak tradizio handia izan duen arren, askotan museoetara edo espazio jakinetara mugatzen da, baina zer gertatzen da eskultura kalera ateratzen denean? Hausnarketa horren emaitza da ikus-entzunezkoa.

















