EHZ | Saio berezia
Jarraipen bereziak
29. Euskal Herria Zuzenean jaialdia ospatu da asteburuan Arberatzen. Beroa izan da protagonista, eta bertaratutakoek konta hala trikimailu erabili dituzte horri aurre egiteko. Gaiteroak, dantza eta zirku ikuskizunak, antzerki emanaldiak, musika kontzertuak... Askotariko ekintzak izan dira ikus-entzuleek lurrarren (h)erritmora goza dezaten.
Jaialdiko irudi onenekin eta hainbat musikariri egindako elkarrizketekin landutako erreportaje ederra duzue hau. Olaia Inziarte, Ithaka, Naxker, X Sakara, Marte Lasarte, Galder, Kaskezur eta talde gehiagorekin hitz egiteko tartea izan dugu EHZ jaialdiaz, bertan jotzearen garrantziaz eta eskainitako emanaldiaz.