Nafar Away

BARGOTA

Nafar Away saioan Bargota bisitatuko dugu. Errioxako mugatik gertu dagoen herri txikia da, baina gauza asko dituzte kontatzeko. Biurko ardotegia ezagutuko dugu Koldoren eskutik; herriko txoko ezberdinak bisitatu Mariarekin; eta ez hori bakarrik, Mikelek herriko kondaira misteriotsu guztiak kontatuko dizkigu!
Berriozar
Berriozar eta Iruñea bisitatu ditugu aste honetako Nafar Away saioan. Bertan, Irati Berriozar sokatira taldeko kidea, Itziar Saharako laguna, Zama Castle Tatto Studioko langilea eta dantzan jarriko gaituen Txino Sound System ezagutu ditugu. Ez galdu!
Ameskoa
Ameskoa ibarra ezagutu dugu Nafar Away saioan; hain zuzen, Larragoa, Zudairi, Artatza eta Barindano herrietara joango gara. Bertan, Asier Urzelai Urbasa Abenturako kidea, Ana Carmen Ameskoako turismo bulegoko langilea, Joseba Artazako kanpineko jabea eta "Txerra" Barindanoko bizilagunarekin izango da Yasmine Maansri.
Lodosa eta Sartaguda
Lodosa eta Sartagudara joan gara aste honetako Nafar Away saioan. Eneko eta Miren Ibaialde Ikastolako guraso eta zuzendaria, Iosu sartagudako nekazaria eta Itziar Nafarroa Aurrerako kidearekin hitz egin du Yasmine Maansrik.
Artaxoa, Larraga eta Andelos
Artaxoa, Larraga eta Andelos herrietara joan gara aste honetako #NafarAway saioan. Katrin Andeloseko museoko langilea, Asier eta Lue Artaxoako gazteak eta Garazi Larragako bizilaguna ezagutu ditu Yasmine Maansrik.
Etxauribar
Yasmine Maansrik Etxauribar bailara ezagutuko du gaurko Nafar Away saioan! Etxauri eta Etxarri udalerriak bisitatuko ditugu Aitziber, Iñaki, Mikhaïl eta Raulekin batera.
Deierri
Deierri eskualdeko Zabal, Murugarren, Errezu eta Lakarrera joango gara aste honetako Nafar Away saioan. Egoi Txiritingako jabea, Aitor eta Nahia Aldaiondo sagardotegiko langileak, Simon eta Juan antzerkigileak eta Amaia Prieto baku barrikupelekoekin izango gara. Ez galdu!
SAKANA
Altsasu eta Ziordia bisitatu ditugu aste honetako Nafar Away saioan. Yasmine Maansri Koldo margolariarekin, Leire dantzariarekin, Idoia bertsolariarekin eta Amaraunako kide Marina eta Itxasorekin izan da bertan.
GARES
Garesera joango gara aste honetako Nafar Away saioan, Alberto Arteta jazz musikaria, Lumaika muralista, Julen Azkona entretodos aldizkariko kidea eta Ione Miren eta Guillermo laialariak bidelagun.
BERA

Berara joango gara aste honetako Nafar Away saioan. Estitxu Pinatxo abeslaria, Manex Zapiain gaztea, Iñaki Pikabea korrikalaria eta Ainhoa Larretxea dantzaria ezagutuko ditugu Yasmine Maansrirekin.
ERRIBERRI
Ezagutzen al duzu Erriberri? Nafarroako erdi-hegoaldeko herri zoragarri horretara bidaiatuko dugu aste honetako Nafar Away saioan, Yasmine Maansrirekin batera.
XARETA

Xareta eskualdea bisitatuko dugu Nafar Away saioan. Zugarramurdiko leizeak erakutsiko dizkigu Joanesek, eta Urdazubiko Trikuharry animalien zentroa ezagutuko dugu Mireiarekin. Horrez gain, Sarako Eskutik lantokia pilota fabrika bertatik bertara ikusiko dugu Thierryrekin eta Urtxola jatetxea ere bisitatuko dugu Kattinen eskutik. Ez galdu!
Agoitz

Angiluerreka Elkartea, Costrada Agoitzeko postre tipikoa eta herriaren historia ezagutuko ditugu Josune, Maria eta Unairekin. Bazatoz?
BASABURUA

Basaburua eta Imotz bailaretara joan gara Yasmine Maansrirekin: Eraso herria, eta Jauntsarazko Haritz Monumentalen ibilbidea, Goldaratzko gasnategia, Esan Erran irratia eta Pulunpe aldizkaria ezagutu ditugu, besteak beste. Ez galdu!
LEITZA

Nafar Away
saioaren 2. atalean, Leitzara joan gara. Leitzako Dantzariak (Emakume bat) Duela urte gutxi arte neskek ezin zuten ezpata dantza dantzatu. Atekabeltz Gaztetxea. K.atez Taldea. Xabat eta Joanes Illarregi bertsolariak
ULTZAMALDEA

Nafar Away saioaren 2. denboraldiaren lehen atalean, Ultzamaldeko Ultzama, Atez eta Lantz herrietan izan gara. Atezeko Kañamares familia ezagutu dugu; egurrarekin lan egiten dute, eta urteak daramatzate herri kiroletan. Lantzeko inauterien historia ere ezagutu dugu, eta baita Ultzamako poste tradizionalak ere. Bazatoz?
ULTZAMALDEA
ULTZAMALDEA
ULTZAMALDEA
ULTZAMALDEA
LEHENGO DENBORALDIA
ERRONKARI

Nafar Awayko azken saioa da gaurkoa. Ezin genuen saioa amaitu Pirinioaldea bisitatu gabe, eta Erronkariko bailara ezagutzera joan gara. Lehenengo Izabako Kontiendaraino igo gara bertako paisaiaz gozatzera. Bertan, Gemma eski eskolako begiralearekin hitz egiteko aukera izan dugu. Gero, berotan sartzeko kafetxo bat hartu dugu Elenarekin Marruzuri tabernan. Ondoren, Pirinioetako garagardo artisauaz gozatzeko aukera izango dugu Josetxorekin. Azkenik, Patriciak inguruko sekretu guztiak kontatuko dizkigu.
ERRONKARI
ERRONKARI
ERRONKARI
ERRONKARI
SAKANA

Gaurko Nafar Away saioan Sakanako lau herri bisitatuko ditugu. Etxarri-Aranatzen Aitor Zubieta pilotari ohia ezagutuko dugu. Gero, Arbizun bertako txistorra nola egiten den ezagutzeko aukera izango dugu Ainara Goikoetxearekin. Ondoren, Iker Uribe Arruazun egiten ari den murala ikusiko dugu, eta azkenik, Iturmendiko gazteekin hitz egiteko aukera izan dugu.
SAKANA
SAKANA
SAKANA
SAKANA
IRUNBERRI

Gaurko Nafar Away saioan Irunberri eta herriaren inguruko guneak bisitatuko ditugu. Lehengo, Irunberriko arroilez gozatzeko aukera izango dugu Iñigo Urbinarekin. Gero, Ivan Perez herriko txarangako kidearekin hitz egingo dugu, eta ondoren, Izaskun Aldazek Arangoitiko ikastolaren historia azalduko digu. Eguna amaitzeko, Yasmin Khrisek zaldian ibiltzeko aukera izan du Maider Elavarekin.
Irunberri
Irunberri
Irunberri
Irunberri
BAZTAN

Gaurko Nafar Away saioan Baztan ezagutzeko aukera izan dugu. 13 udalerrik osatzen dute Baztan, eta guk horietatik lau bisitatu ditugu. Goizean goiz, Iruritako Arkupe gozotegian sartu gara txokolatea daztatzera eta Mattinek 'Urrakin Egiña' nola egiten den azaldu digu. Hortik, Arizkunera joango gara, eta Albarok Arizkun Rock jaialdiaren inguruan hitz egin digu. Gero, Cesareo ezagutu dugu, zizelari fina. (H)ilbeltza euskal nobela beltzaren astea ezagutzen duzue? Arizkunen antolatzaileekin kideekin egon gara. Amaiurko gaztelua, Nafarroako Erresumaren azken erresistentzia gunea, ezagutu dugu Mariamekin, eta azkenik, Elizondora joan gara Baztandarren Biltzarra zer den deskubritzera.
Baztan
Baztan
Baztan
Baztan
MALERREKA

Aste honetako Nafar Away saioan Malerrekara joango gara, eta hainbat geldialdi egingo ditugu. Lehenengoa, Zubietan, Imatxo ezagutuko dugu eta talo bikainak egingo dizkigu, eta Urrotzen, Ibai abeltzainarekin hitz egiteko aukera izango dugu. Donezteben, Jokin eta Ionek Laxoa zer den erakutsiko digute; gero, Donamariako konbentura joango gara eta Olatzek nola bizi diren azalduko digu. Azkenik Pleura taldea entzuteko aukera izango dugu. Ezin duzu galdu!
Malerreka
Malerreka
Malerreka
Malerreka
LESAKA

Lesaak ezagutu dugu saio honetan. Hasteko, Maddi Ane Txoperena kazetari eta idazlearekin elkartu gara, eta literaturaz, euskalkiez eta mugalari izateaz hitz egin digu. Gero, Martxel Rodrigez dantzariak bertako dantza tipikoa erakutsi digu, eta hain zuzen, dantza hori egiten den lekuan elkartu gara Irantzu Pastor argazkilariarekin eta Ladis Satrustegi Lesakako alkatearekin. Amaitzeko, mendialdera ere joan gara, eta bertan, Hasier Irazoki ezti ekoizela eta Agoitz Altzugarai ezagutu ditugu. Ez galdu!
Lesaka
Lesaka
LEKUNBERRI

Nafar Away saio honetan Lekunberri eta inguruko txokoak ezagutu ditugu. Hasteko, Mendukilo Kobazuloak bisitatuko ditugu Amaiarekin. Gero, Anatxonea gaztandegia joango gara, eta bertan, Nicasiak azalduko digu gazta egiteko prozesua zein den. Ondoren, bai, Lekunberrira ailegatuko gara eta Oskar Estanga artistarekin arituko gara bertsolaritzaz. Bertso-rap bat ere eskainiko digu! Azkenik, Larraungo Printza gune autogestionatua ezagutuko dugu Aitorrekin.
Lekunberri
Lekunberri
Lekunberri
TAFALLALDEA

Nafar Awayko saio honetan Tafallara joango gara, baina bi geldialdi egingo ditugu aurretik: San Martin Unx-en eta Uxuen. San Martin Unx-en Jotas ezagutuko dugu, Ondalan kooperatibako kidea. Gero, Eguzkiñek Uxue herria erakutsiko digu. Horren ondoren, Tafallara joango gara eta bertan Alaitzek Yasmineri azalduko dio zer diren erraldoiak. Amaitzeko, Haizeak Agerraldiaren inguruan hitz egingo digu.
Tafallaldea
Tafallaldea
Tafallaldea
LIZARRA

Nafar Away saio honetan Lizarrara joango gara. Evarekin Lizarrako txokoak ezagutuko ditugu, eta Bittorren gozotegira ere eramango gaitu. Gero, Garvik kaleak nola apaintzen dituen ere ikusiko dugu, eta Gorkarekin batera eskalatzen ere ibiliko gara Mugituko kideen rokodromoan. Eguna amaitzeko, Arroitzera joango gara, eta bertan Saioarekin eta Andonirekin ilunabarreko paisaiaz gozatuko dugu.
Lizarra
Lizarra
Lizarra
Lizarra
Lizarra

TUTERA

TUTERA

Tuteran ekin diogu NafarAway saioko bidaiari! Gaiteroen elkarteekoa den Jabitxurekin eta Paloteadoko kidea den Amaiarekin hitz egin dugu, eta Olentzerorekin egoteko zortea ere izan dugu. Gainera, Argia Ikastola ere ezagutuko dugu eta Eutsi musika taldeko kideekin ere egon gara.
Tutera
Tutera
Tutera
hamaika telebista

11 laguntzaile

Image