
Nafarroak COVID-19aren 200 genoma-sekuentzia baino gehiago partekatzen ditu 100.000 biztanleko eta honen garrantziaz mintzatu gara Nafarroa Gaur albistegin Juan Cruz Cigudosa kontseilaria eta Gonzalo Ordoñez Nasertic-eko zuzendariarekin. Horrez gain, Baztanera joan gara, eta bertan eraikitzen hasi diren Aroztegia makroproiektuaren nondik norakoak, zein lanak bertan behera uzteko egiten ari diren erresistentzia ezagutu dugu Aroztak taldeko kideekin.
Aurreko asteetan arratoiak izan badira eztabaidagai, oraingoan katuek hartu dituzte tokiko hedabideetako lerroburuak eta sareetako traolak.
Grebarako deia egin dute eta gaur arratsalderako elkarretaratzea deitu dute. Erabiltzaileen babesa izanik, udalari eta PSNri irtenbide bat bilatzeko denbora eta lan esparruak eskatu dizkiete, gestio publiko zuzena ezarri zenetik zerbitzuak hobekuntza nabarmenak izan dituelako, eta egin beharreko hobekuntzak bermatuko dituen bide bakarra egungo egoera dela ulertzen dutelako.