Skip to main content

Ana Iriarte, mahastizaina: "Oraindik aunitzetan aldarrikatu behar izaten dut mahastizaina naizela"

Ogibide berdinbide

Ana Iriarte mahastizainak 2013an jarri zuen martxan 'Baztango Xurie' proiektua bere bikotearekin batera. Ordutik, Arizkunen mahastiak lantzen ari dira, ekoizpen ekologikoa ardatz hartuta. 

Beren eguneroko lana ezagutzeaz gain, emakumezko nekazaria izateak dakartzan diskriminazio egoerez hitz egin digu. Nabarmendu du ez dela erraza nekazaritzan lan egitea, sektorea bera ere bigarren mailako lanbidetzat jotzen delako eta emakumezko nekazaria izateak zailtasun bikoitza dakarrelako: "Ez da erraza, jendeak ez zaituelako mahastizaintzat jotzen".

Saio guztiak nahieran hamaika.eus en eta Youtuben.

Hamaika Telebista