Miren Lizasoain: "Aitonak askotan esaten zidan, hori gizonen lana da!"
Ogibide berdinbide
Miren Lizasoain erlezaina ezagutu dugu Ogibide berdinbide saioan. Txikitatik argi izan du erlezaina izan nahi zuela, eta egi bihurtu du bere ametsa, izan ere, bere ustez, edozeinek edozein lan egin dezake borondatea eta gogoa baldin badago.
Matxismoa gizartean errotutako eredua dela dio, eta nabarmendu du iruzkinak eta mikromatxismoak jasan behar izan dituela: "Juntan kargu bat nuen eta emakume izateagatik baztertua, gutxietsia eta gutxi entzuna sentitu nintzen, eta ziur naiz emakume izateagatik izan zela".
Saioak nahieran hamaika.eus en eta Youtuben.