Antxoaren kanpaina hasi da, arrantza kuotaren banaketa aldatuta
Ekonomia
2025, mar. 13 - 14:03
Espainiar Estatuko arrantzaleek 28.615 tona arrantzatu ahal izango dute Kantauri itsasoan, iaz baino %10 gutxiago. Hori da Bruselak ezarri duen antxoa kuota eremu horretarako. Kanpainak azarora arte irauten du, baina kopuru nagusia uda baino lehen arrantzatzen da. Lehen seihilekoan %85 eta bigarrengoan %15. Hala, lehenengo seihilekoan, martxorako, apirilerako, maiatzerako eta ekainerako, gehieneko harrapaketa-muga 8.000 eta 10.000 kilogramo artekoa izango da ontzi eta egun bakoitzeko. Bigarren seihilekoan, berriz, uztailaren 1etik azaroaren 30era, gehieneko harrapaketa- eta lehorreratze-mugak 5.000 eta 4.000 kilogramo artekoak izango dira ontzi bakoitzeko eta eguneko.