Skip to main content

EITB Media Irratiko langileek greba egin dute zuzendaritzako inposizioa salatzeko

Ekonomia

Nerea Garcia

2023, ira. 14 - 13:09

Langileek salatu dutenez, 13 urte daramatzate lan hitzarmena berritu gabe. Euren zereginak eguneratu eta egokitu izan behar dituzte, lan baldintza berriei buruz negoziatu gabe. Azaldu dutenez, duela hiru hilabete EITB Media Irratiko Lan Batzordeak hautsitzat jo zituen hitzarmenaren gaineko negoziaketak. Langileek salatu dutenez, zuzendaritzak lan poltsaren kontratazio baldintzak bertan behera utzi ditu.

Kalitatezko edukiak bermatu eta erronka berriei aurre egiteko zure babesa behar dugu.

Hamaika Telebista