Skip to main content

ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek grebara deitu dituzte ostalaritzako langileak

Ekonomia

Beste hiru greba egun deitu dituzte Bizkaiko Ostalaritza Elkartearen “immobilismoari” aurre egiteko. Hala, urriaren 4an, 11n eta 12an lanuzteak egingo dituzte. Irailaren 26an elkarretaratzea egingo dute elkartearen egoitza aurrean. Sindikatuek salatu dute negoziazio mahaia blokeatuta dagoela otsailetik. Bizkaiko ostalaritzako langileek ez dute soldata igoerarik izan 2020tik. Sektore horretan, langile gehienak emakumeak dira, eta kontratu prekarioak eta lanaldi partzialak dituzte.