Skip to main content

Glavistako egoerari buruzko epaiketa ekainaren 18ra atzeratu du epaileak

Ekonomia

2024, mar. 12 - 13:03

Guardian multinazionalak Glavista enpresaren egoeran duen erantzukizuna zehazteko epaiketa ekainaren 18ra arte atzeratu da. Aiaraldea.eus komunikabideak aurreratu duenez, martxoaren 19rako deituta zegoen epaian parte hartu behar duten hainbat pertsona eta enpresek oraindik ez dute auzira bertaratzeko agindua jaso, prozesua atzeratuz. Auzian Guardian multinazionalak Laudioko Glavista enpresaren desegitean izan duen erantzukizuna epaituko da. Guardian lantegiaren jabea zen, Parter Capital inbertsio funtsari saldu baino lehen. Funtsak enpresatik atera nahi du orain, baina lantegia kokatuta dagoen lursailak Guardianen jabetza dira oraindik eta honek ez ditu lurrak saldu nahi.

Hamaika Telebista