Skip to main content

Greba eguna Arabako salgaien garraioaren sektorean

Ekonomia

2023, aza. 09 - 11:11
Arabako salgaien garraioaren sektoreko sindikatuek, patronalarekin azaroaren 2an mantendutako bileraren ondoren, 6 greba egun deitu zituzten azarorako. Salatu dutenez, bilera horretan patronalak soldatari buruz baino ez zuela hitz egingo esan zuen, beste gai guztiak alde batera utziz. Jarrera hori onartezintzat hartu dute sindikatuek, patronalak negoziatzeko borondate errealik ez duela baieztatuz. Hitzarmen duin baten aldeko mobilizazioei ekin diete salgaien garraioaren langileek. Lehenengo greba eguneko balorazio positiboa egin dute sindikatuek, oraindik datu zehatzik ez badute ere jarraipena oso altua izaten ari dela azaldu dute. Hurrengo asteetan beste 5 greba egun burutuko dituzte, azaroaren 14, 16, 21, 22 eta 23an, lanuzteen eragina are nabariagoa izango delaren itxaropenarekin.
Hamaika Telebista