Gutxieneko soldata 1.134 eurora igo da
Ekonomia
2024, ots. 06 - 17:02
Espainiako Gobernuak 1.134 eurora igo du gutxieneko soldata. Hego Euskal Herrian 75.000 lagun inguruk jasotzen dute gutxieneko soladata, gehien bat gazteek eta emakumeek. Aurtengo urtarrilaren 24tik atzerako eraginez handituko dira soldatak.