HAIZEA WIND-eko langileak lan-baldintza seguruak eskatzeko mobilizatu dira
Ekonomia
2024, uzt. 11 - 18:07
Ekainaren 28an, 50 urteko langile batek lan istripu larria izan zuen makina kurbatzaile batekin Bilboko Portuan (Santurtzi). ELAk "askotan" salatu ditu plantilaren lan segurtasun-baldintza "txarrak". Bereziki, arrisku handiko makina honetan erabiltzen diren lan-prozedurak salatu ditu. Uztailaren 5ean, makina gelditzeko eskatu zion enpresako zuzendaritzari. Sindikatuak salatu duenez, ez du erantzunik jaso enpresaren aldetik. Ez dakite enpresak makinak geldiaraziko dituen edo lan prozedurak aldatuko dituen. Hori horrela izanik, langileak kalera atera dira lan-baldintza seguruak eskatzeko.