Haserrea eta nekea nabaria da Bizkaiko merkataritzako grebalarien artean
Ekonomia
2022, aza. 04 - 11:11
Bizkaiko merkataritzako sektoretan grebara deitu dute ELAk eta LABek. Sindikatuen arabera, lanuztearen jarraipena %75-80 artekoa izan da. 2019tik lan ituna negoziatzen ari dira sindikatuak eta CECOBI eta Bizkaidendak patronalak. KPIaren araberako soldata igoerak eskatzen dituzte sindikatuek, eta azken bileran patronalak prest agertu dira igoerak eskaintzeko, betiere zenbait baldintzaren truke.