Hezkuntza publiko sektore guztietan enplegua sortzeko eta kontsolidatzeko eskatu dute
Ekonomia
Aiara de Urreta
2021-06-09 14:21
LAB, STEILAS, ELA, CCOO eta UGT sindikatuek elkarretaratzea egin dute Lakuan. Sindikatuek hezkuntza publikoko sektore guztietan enplegua sortzeko eta kontsolidatzeko eskatu diote Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Sailari.

















