Skip to main content

Ikastoletako lan hitzarmen berria erdiesteko aurreakordioa sinatu du LABek Ikastolekin

Ekonomia

2024, urt. 17 - 13:01
Ikastoletako lan hitzarmena berritzeko urratsa egin dute gaur Ikastolen Elkarteak, Eusko Ikastolen Batzak eta LAB sindikatuak: aurreakordioa egin dute. Sindikatuaren esanetan, patronalek mahai negoziatzailera eraman dituzte LABek ekainean Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailarekin sinatutako akordioaren edukiak, baita erosahalmena bermatzeko, enplegua mantentzeko eta lan zamak arintzeko neurriak ere. Lan hitzarmena 2024ra arte egongo da indarrean.
Sindikatuak xehatu ditu aurreakordioan erdietsi dituzten hobekuntzak. Soldata igoerak adostu dituzte: 2027rako langile publikoen soldata bera edukiko dute ikastoletako kategoria guztietako langileek. Gainera, langileen erosahalmena bermatze aldera, langile guztiei %15,3 igoko diete soldata.
Baina soldatena ez da izango hobekuntza bakarra: akordioak prozedura bat jasotzen du jaiotze tasaren jaitsiera dela eta enplegua mantentzeko. Hala azaldu dute: "Ondorengo hilabeteetan negoziatu eta adostuko dira euskara eta hizkuntza gaitasuna indartzeko, behar bereziak dituzten ikasleei arreta hobetzeko, hezkuntza berrikuntzan sakontzeko, kudeaketa hobetzeko eta langileen lan zaman arintzeko figura berriak. Eta, horrekin batera, 60 urtetik gorako langileen berritze planak gauzatzeko neurri zehatzen azterketa ere egingo da".
Hamaika Telebista