Skip to main content

Jaurlaritzak, foru aldundiek eta udalek %20ko garraio laguntzak emango dituzte 2024an ere

Ekonomia

2023, aza. 02 - 12:11
Inflazioari , defizitari eta zorrari aurre egiteko gogor jarriko da EB Europako Batasuna. Estatu gehienek prezioen igoerak eragindako kaltea biguntzeko neurriak eta diru laguntzak onartu dituzte 2022tik hona, eta garraio publikoaren bonifikazioa horietako bat da.
EAJk eta PSE-EEk adostu dute Araba, Bizkai eta Gipuzkoako administrazioen esku dauden garraio publiko sistemen erabiltzaileei %20ko laguntza ematea.
Bada, 2024an ere Eusko Jaurlaritzaren, foru aldundien eta udalen sistemek %20ko diru laguntza eman beharko diete erabiltzaileei, garraio titulu pertsonalizatuetan eta abonuetan. Hau da, egun bateko bidaietan ez da aplikatuko, orain arte egindako moduan.
Alderdi biek adierazi dute Espainiako Gobernuak %30eko laguntza luzatzen badu 2024an ere garraio publikoa %50 merkeagoa izango dela Araba, Bizkai eta Gipuzkoan.
Hamaika Telebista