Skip to main content

Nolakoa da aurtengo Euskal Sagardoa?

Ekonomia

Udane Arbeo Astigarraga

2026, urt. 16 - 11:01

Euskal Sagardoa Jatorri Deituraren barruan 2026 honetarako 3,1 milioi litro egin dituzte 46 sagardotegik, bertako 250 sagastietako 4,4 milioi kilo sagar erabilita. Uzta handia izan dela diote, baina nagusiki neguko hotz faltak eraginda espero baino % 15 sagar gutxiago bildu omen da orokorrean.

Aurten, bestalde, berritasun bat dakar Euskal Sagardoa Jatorrizko Deiturak. Jatorri Deitura Euskal Herri osora zabaltzeko bidean pauso bat gehiago eman du sektoreak eta dagoeneko garatu du sagarrari dagokion Plan Estrategikoa.

Kalitatezko edukiak bermatu eta erronka berriei aurre egiteko zure babesa behar dugu.

Hamaika Telebista