Skip to main content

Pentsio erreformaren kontrako protestek indartuta jarraitzen dute

Ekonomia

Pentsio erreformaren kontrako protestak ez du etenik. Azken egunetan istilu larriak egon dira Ipar Euskal Herrian eta Frantziako lurralde osoan. Bada, Élisabeth Borne Frantziako lehen ministroak aurreikusi du oposizioko buruzagiekin eta sindikatuekin biltzea, pentsio lege berri baten aurkako asteetako protestak bertan behera uzteko itxaropenarekin, bere bulegoak igandean jakitera eman zuenez. Hala ere, negoziazio horiek eros ahameari eta zerbitzu publikoi buruz izango direla jakitera eman du goizean Parisko Gobernuaren bozeramaileak.