RK Solutions enpresak 20 urte bete ditu eta hazteko nahia adierazi du
Ekonomia
Xabi Ealo
2026-10-22 11:49
Egoitza nagusia Gernika-Lumon duen RK Solutions enpresa teknologikoak hedapen-plan handizalea aurkeztu du; eta horren bidez, egungo 3.500 bezerotik 60.000 bezerora igaro nahi du hurrengo lau urteetan, eta bere bezero-zorroa 17 aldiz baino gehiagoz biderkatuko da. Iragarpen horretan izan zen Elixabete Etxanobe Bizkaiko ahaldun nagusia.
RK Solutions enpresa txiki eta ertainentzako eta autonomoentzako kudeaketa-eta fakturazio-softwarearen garapenean dago espezializatuta, eta tarteko helburu gisa ezarri du bi urtean 30.000 bezero izatea eta Espainia osoan %2ko merkatu-kuota lortzea. Horrela, enplegu kualifikatua sortuko dute, talentua erakarriko dute eta Busturialdea-Urdaibaiko ekonomia-garapenari lagunduko diote.