Talgoko langileek kobratu ez duten soldataren partida aldakorra ordain diezaieten eskatu dute
Ekonomia
2025, ots. 21 - 14:02
Talgoko langileek elkarretaratzea egin dute, 2024ko emaitza negatiboen ondoren kobratu ez duten soldataren partida aldakorra ordain diezaieten eskatzeko. 500 langile inguru izan dira enpresa batzordeak deitutako elkarretaratzean parte hartu dutenak.
Joan den otsailaren 12an Talgoren zuzendaritzak enpresa batzordeari jakinarazi zion konpainiaren iazko emaitzak negatiboak zirela, eta, beraz, ez zirela helburuak ordainduko, hitzarmenak ezartzen duen bezala.
Sindikatuen arabera, langileek jasoko ez dituzten kopuruak ordainsariaren %12ra iritsi daitezke. Enpresa batzordeko buru den José Antonio Tejadak jakinarazi du osteguneko elkarretaratzea lehenengo pausua baino ez dela izan eta arazoa konpontzen ez dada mobilizazio gehiago deituko dituztela.
Mobilizazio hauek Sidenor buru den eta Lakuako Gobernua eta Vital eta BBK fundazioak partaide dituen euskal partzuergoak Talgoren %29,76a bereganatzeko aurreakordioa itxi ondoren egin dira. Gauzak horrela, Sidenorrek Trilantic enpresaren partaidetza bereganatuko du, hain zuzen 5 euro eskainiko ditu akzio bakoitzeko.
Eusko jaurlaritza hasiera hasieratik egon da Sidenorrek Talgo erostearen alde, horren adibide da Mikel Jauregi, Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangaritasun sailburuak esandakoa, hain zuzen, zituzten helburu guztiak bete egin direla eta erosketa honek enpresaren jarduera Euskal Herrian mantentzea ahalbidetzen duela. Gaineratu du, Sidenorrek Talgo erosteak 700 familia baino gehiagoren lanpostuak bermatuko dituela eta bere jardueran sortzen dituen zeharkako beste 5.000.
Imanol Pradales lehendakariak oso albiste ontzat jo du operazioa, esandakoaren arabera Talgo Euskal Herrian errotzea posible bihurtuko du. Ramiro Gonzalezek, bere aldetik, gaineratu du Euskal Herriak industria-nortasunaren ezaugarrietako bat berreskuratu eta enpresa sarea indartuko duela.
Izan ere, gogorarazi beharra dago Sidenorrek egindako eskaintzaz gain, azkenaldian enpresak beste hainbat jaso dituela. Horien artean Poloniako Garapen Funtsa edo Jupiter Wagons indiarrarenak nagusitu dira, egin zituzten eskaintzak lehiakorrak izan direlako. Poloniarrak Talgoren %100 beregantazeko asmoa zuen eta 5 euro eskaini zituen akzio bakoitzeko. Ekoizle indiarren eskaintza berriz, akzioko 4,9 eurokoa zen