Skip to main content

Tubos Reunidosek SEPIrekin duen zorra kitatzen ez bada, enpresa itxi egingo dela ohartarazi du Jaurlaritzak

Ekonomia

Ane Garitaonandia Etxebarria

2026-10-28 09:30

Tubos Reunidosek Estatuko Industria Partaidetzarako Sozietatearekin (SEPIrekin) duen zorra kitatzen ez bada, enpresa itxi egingo dela ohartarazi du Mikel Jauregi Eusko Jaurlaritzako Industria sailburuak. SEPIk interes-tasak jaisteko eta zorra ordaintzeko epeak luzatzeko eskaintza egin du. Hala ere, Jauregiren arabera, ez da nahikoa eta SEPIk gehiago egitea espero du. Hala, "erabateko aldaketa" eskatu dio Eusko Jaurlaritzak, "inbertitzaileak uxatu" dituelako. Zorraren kita ez badago, Tubos "likidaziora" doala ohartarazi dute.

Jaurlaritzak zehaztu du hurrengo faserako hautatutako bost eskaintzetan altuena 27,5 milioikoa dela, "SEPIren zorraren bostena, alegia". Adierazi duenez, salmenta prozesuan dauden inbertsoreek "argi dute, kita barik erretiratu egingo dira eta horrela jakinarazten ari zaizkio SEPIri".

Ildo horretan, Tubos Reunidos erosteko eskaintzak egin dituzten inbertitzaileek eta SEPIk bilera dute gaur enpresak Estatuko sozietateari zor dizkion 150 milioi euroen inguruan hitz egiteko. Ondoren jakingo da bost eskaintzak indarrean jarraitzen duten ala ez.

Euskal komunitatea elkartzeko eta euskaraz bizitzeko.

Hamaika Telebista