Skip to main content

Tubos Reunidoseko zuzendaritzari “erantzukizunak” eskatzeko exijitu du LABek, “presioa plantillaren gain” jarri beharrean

Ekonomia

Uxue Garro Irastorza

2026, api. 09 - 11:04

Tubos Reunidoseko buruzagitzari “erantzukizunak” eskatzeko exijitu dio LABek Eusko Jaurlartzari, “presioa plantillaren gain” jarri beharrean. Sindikatuetako eta EAEko gobernuko Lan eta Enplegu saileko ordezkariak asteazken honetan elkartu dira Gasteizen lan gatzka honi buruz hitz egiteko. LABek plazaratutako oharraren arabera, bilera “etsigarria” izan da eta “erakundeak betetzen ari diren rol kezkagarria” islatu du, baita “gardentasun falta” ere.

Jaurlaritza, bestalde, bitartekaritza lanak egiteko prest agertu da. Elena Perez Barredo Lan sailburuordeak “elkarrizketa zintzo eta gardenaren” beharra azpimarratu du, lan gatazka honi “konponbidea” emateko.

Euskal komunitatea elkartzeko, Korrika bultzatu eta euskaraz bizitzeko.

Hamaika Telebista