Udal zergak %6,34an igotzea proposatu du Gasteizko Udal Gobernuak
Ekonomia
Gasteizko Gobernu Batzarrak 2025 urterako ordenantza fiskalen proiektua onartu du. Zergen % 6,34ko eguneratze orokorra aurreikusten du, azken bi urteetako KPIaren igoerari dagokiona hain zuzen. Europako zuzentaraua eta Espainiako legea betetzeko helburuarekin, zabor-tasaren igoera bermatuko da Gasteizen. Hala nola, tasa hauek, zabor bilketa, garraioa zein zaborra tratatzeko zerbitzuaren %100 finantzatu beharko lukete.
Hori bermatzeko hiru izan dira ezarritako etxebizitzaren araberako tasak: 83,32€ 75 metro karratutik beherako etxebizitzatan, 109,94€ 75 eta 120 metro bitartekoetan eta 116,13€ 120 metro karratutik gorakoetan. Gainera, lokal denda eta bestelako jarduerei dagokienez, honen araberako 330€ eta 8.418€ arteko tartea ezarri da.
Bestalde, eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zergan eta Hiri-lurren Balioaren Gehikuntzan prezioak berdin mantenduko dira. Udal gobernuaren esanetan, kalitatezko zerbitzu publikoen bermea jarri dute balioan. Gainera, kostuak igo badira ere azken lau urteetan zergak berdin mantendu direla gogorarazi du.
Egitasmoa hurrengo urtean indarrean jarriko dela onartu du Gasteizko Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak. Oposizioa egitasmoarekin bat egiteko agertu bada ere, PP ez da honekin bat etorri Gasteiztarrekiko “lapurreta” dela adieraziz.