Aire kutsatua arnasten dute lau herritarretik hiruk Hegoaldean
Gurean Gaur
2019, aza. 06 - 12:11
Ecologistas en Acción taldeak ikerketa bat egin du ozono troposferikoko kutsaduraren inguruan. Ozono troposferikoari ozono gaiztoa ere esaten diote; eragina du osasunean eta ingurumenean. Lurrazaletik hamar kilometrora dagoen geruza bat da, eta eguzki erradiazioaren eta bestelako kutsatzaileak konbinatzearen ondorioz sortzen da hango kutsadura. Hainbat lekutan, pasatu egin dute OMEk aholkaturiko urteko gehienezko maila. Bereziki ebro ibaiaren inguruan, Tuteran eta Gaubean.