Aldundiek ezin izango dute aurten Udalekuak 2020 programa antolatu
Gurean Gaur
2020, Maiatza 22 - 19:05
Ekintza "alternatiboak" pentsatzen ari direla adierazi du Ana del Val Arabako kultura eta kirol diputatuak. Udalekuak antolatzen dituzten elkarteek ez dute ohiko egitaraua beteko, eta segurtasun neurriak betetzen dituzten jarduera osagarriak eskainiko dituzte. Gazteleku Elkarteko Fontso Canterak haien aurtengo egoerari buruz hitz egin digu.