Altsasuk lasaitasunari eutsi dio
Gurean Gaur
2018, aza. 05 - 17:11
Altsasuko herritarrek lasaitasunari eutsi zioten España Ciudadana platafomaren probokazioaren aurrean. Larunbatean manifestazioa egin zuten ‘Utzi altsasu bakean’ lelopean eskuindarrak egiten duten Altsasuren manipulazioa salatzeko eta, igandean, kontraekitaldi kulturala antolatu zuten, ‘Eskubide eta askatasunen gunea. Tentsio uneak bizi izan ziren, baina ez zen istilurik gertatu.