Skip to main content

Azken 24 orduotan berriro ere gora egin dute covid-19 kasuek Nafarroan

Gurean Gaur

2020, urr. 19 - 13:10
467 izan dira, Nafarroako Gobernuak aurreratutako datuen arabera, eta positibo tasa %17,2ra igo da. 56 positibo gehiago dira, aurreko egunarekin alderatuta. Guztira 2.719 PCR proba egin zituzten, larunbatean baino 617 gutxiago, baina hala ere positibotasun tasak gora egin du, nabarmen gainera, eta %12,3tik %17,2ra salto egin du.
Hamaika Telebista