Batasun sindikala “apurtzen” saiatzea egotzi diote sindikatuek Kristau Eskolari
Gurean Gaur
2019, Maiatza 08 - 16:05
Itunpeko ikastetxeetan nagusi den patronalak, bestalde, esan du baduela negoziatzeko borondatea baina sindikatuen eskariek 'marko arautzailea' gainditzen dutela. Euskal Autonomia Erkidegoko gizarte ekimeneko itunpeko hezkuntzan ikasturteko 23. greba eguna izan dute asteazken honetan, Bilboko Udaltzaingoaren arabera, 3.500 pertsona batu dira manifestazioan. Oraindik, baina, urrun daude bi aldeak Adierazpenak egin ditu Miren Zubizarreta ELAko ordezkariak. Lan-hitzarmena 10 urtez berritu gabe izan ostean, erosteko ahalmena berreskuratzea, DBHko irakasleen soldatak hobetzea eta behin-behineko langileen lan-baldintzak hobetzea eskatu dute. Mikel Ormazabal Kristau Eskolako zuzendari nagusiak ohar batean azaldu duenez, alde guztien asmoa da ikasleei eta horien familiei ahalik eta zerbitzu onena eskaintzea eta, hori dela eta, gatazka ikasgeletara ez lekualdatzea defendatu izan du. Gaurko eta biharko grebak ikasturteko azkenak dira.