Skip to main content
1200x90 Zama Doinuz Arindu

Bizkaiko etxez etxeko laguntzaren sektoreko langileek greba iragarri dute azaroaren 5 eta 28rako

Gurean Gaur

2019, urr. 29 - 13:10
Bizkaiko etxez etxeko laguntza sektoreko langileek greba eta mobilizazioak iragarri dituzte, lan baldintzak salatu eta hobekuntzak eskatzeko. Greba azaroaren 5 eta 28an egingo dutela azaldu dute, eta lanuzte partzialak azaroaren 4 eta 27an, goizeko 7etatik, 11etara. Mobilizazioa ere deitu dute, Bilbon, azaroaren 23rako. Lan baldintzen egoera kaxkarra udalei egotzi egiten diete, etxez etxeko laguntza titulartasuna publikoa izanda, eta udalerrien erantzukizuna izanik, kudeaketa pribatizatu dutela azalduz, lehiaketa publikoaren bidez kutsu soziala ez duten enpresa pribatuen eskuetan utzi baitute.
Hamaika Telebista