Bogako irudi berria, erroetara
Gurean Gaur
2019, uzt. 18 - 15:07
Boga garagardoak bere irudi berria aurkeztu zuen, Mungian daukaten lantegian . Merkatuaren abiadurak eskatuta, irudi fidelago bat nahi zuten garagardogileek, euskalduna, freskoa, naturala eta itsasoarekin lotutakoa, eta hala sortu dute packaging berria. Garagardoei izan berriak jarri dizkiete, Argi, Lorea, Beltza eta Tosta, adibidez. Aurkezpenarekin batera, bertso saio berritzailea egin zuten lantegiko Boga txokoan, beer-tso saioa deitu zutena. Bertan, Onintza Enbeitak, Fredi Paiak, Jone Larrinagak eta Mikel Goirienak bertsoak osatu zituzten, Bogako garagardoak ardatz. Jaia bukatzeko, maketa lehiaketako 2019ko irabazleak izan diren Sua taldeak giroa berotu zuen, garagardo kupelen artean konzertua emanez.