EAJ eta EH Bilduk gora egin dute Hego Euskal Herrian
Gurean Gaur
2019, aza. 11 - 14:11
EAJ eta EH Bilduk gora egin dute Hego Euskal Herrian, kongresurako egindako hauteskundeetan. Jeltzaleek eutsi egin diote joan den hauteskundeetan Arabatik lortutako ordezkariari, eta baita Gipuzkoako biei ere. BIzkaian aldiz 3 diputatu izatetik 4 izatera pas dira, 14.000 boto gutxiago eskuratu dituzten arren. EH Bilduk eutsi egin die Gipuzkoan eskuratutako biei, eta baita BIzkaia eta Arabatik eskuratutako banari ere. Nafarroatik eskuratu dute bosgarren ordezkaria soberanistek, eta ondorioz kongreusan izango da datorren legegintzaldian Bel Pozueta, Adur Ramirez de Alda gazte espetseratu altsasuarraren ama. Eskuineko unionismoa berriz ere esku hutsik geratu da Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan, eta lortu dituen bi ordezkariak Nafarroan eskuratu ditu Navarra suma koalizioari esker.